TAILERRAK

1. AUTOESTIMUA. ZAREN BEZALA ONARTU ZAITEZ.

Modalitatea: Nire etxetik

                  Aurrez aurrekoa ( talde oso txikiak 3-4 pertsona)

 

Adinak: +18 (taldeak adin tarteen  zein antzekotasunen arabera sortuko  dira)

 

Iraupena: ordu 1

 

Prezioa: 50 €

 

Helburuak:

  • Barne prozesuak ezagutzen ikastea.

  • Ezaugarri pertsonalak ezagutzea, gustatzen zaizkidanak eta hainbeste gustatzen ez zaizkidanak.

  • Autokritikaren identifikatzeko eta kanporatzeko baliabideak eskaintzea.

  • Hazten laguntzen didaten pentsamenduak eta suntsitzen nauten pentsamenduen artean desberdintzen ikastea.

  • Barne fokua gidatzen ikasteko oinarrizko baliabideak eskuratzea.

 

Metodologia:

Autoezagutza eta kudeaketa tresnak eskaintzea helburu duten tailer sortako lehena da; ongizate emozionala sustatzeko eta gure buruarekin ongi egotea lortzen laguntzeko. Pertsonen prozesuak eta pribatutasuna uneoro errespetatzen dituzten dinamika praktiko eta parte-hartzaileak egingo dira, bakoitzak une oro erabakitzen duen mailan inplikazio pertsonala ahalbidetuz. Tailer sorta osoa egin daiteke, edo pertsona bakoitzaren beharretara gehien hurbiltzen den/direnak bakarrik.

2. NIRE HASERREA KANPORATZEN.

Modalitatea: Nire etxetik

                   Aurrez aurrekoa ( talde oso txikiak 3-4 pertsona)

 

Adinak: 4-16 urte

            (taldeak adin tarteen arabera sortuko dira)

 

Iraupena: ordu 1

 

Prezioa: 50 €

 

Helburuak:

  • Haserrea ezagutzen ikastea.

  • Bakoitzak bere haserretzeko ibilbidea ezagutzea.

  • Haserrea kanporatzeko baliabideak eskuratzea.

  • Amorrua eta bortizkeriaren arteko bereizketa egiten ikastea.

  • Lasaitzeko baliabideak eskuratzea.

 

Metodologia:

Metodologia adin tarte bakoitzeko beharretara moldatuko da (ipuinak, eskulanak, istorioak, role playing,…), horrela parte hartzaileentzako erakargarria izatea lortuko dugu. Beti ere, izaera praktikoa izanda eta pertsona bakoitzaren ezaugarri zein prozesuetara moldatua. Oso tailer dibertigarria, barne ezagutza eta haserrearen kudeaketa sustatzen duena. ¡Bizitza osorako oparia!

 

© 2020 Sandra Muxarrek sortua

  • Facebook